Donostia Turismoak balantze positiboarekin itxi du Maiatzako zubia

4.419 bisitari artatu ditu Donostia Turismoak

 
Imagen 2
Eguraldia lagun izan ez den arren, udaberriko zubi honek utzi digun balantze turistikoa aurreikuspen guztiak baino hobeagoa izan da: Turismo bulegoak  4.419 bisitari artatu ditu  zubian zehar , 1.104 bisitari eguneko. (Tamalez, ezin da aurreko urteetako datuekin erkatu, maiatzak 1 asteburuan egokitu baitzen azken bi urteetan eta ez zen zubirik egon)

Igandea eta Astelehena izan dira bisitari gehien gerturatu diren egunak. Igandean, 1526 bisitari eta astelehenean, 1422. (udaran, Donostia Turismoako informazio gune ezberdinetan eguneko batazbesteko artatutako bisitari kopurua 1500 ekoa da)

Madrileko merkatuaren igoera


Bisitarien jatorriari dagokionez, % 40 nazioartetik etorri da eta %60 estatu mailatik. Azpimarratzekoa da Madrileko merkatuaren igoera,  bisitari guztien ia %25 suposatu duelarik. Kontuan hartzekoa da Madrilen jai egun bat gehiago izan dutela, eta horrela  zubi luzeagotaz gozatzeko aukera izan dutela (Maiatza 2 jai da Madrileko erkidegoan)

RANKING
1.        Madrid  1058 bisitari (bisitari guztien %24a )
2.        Frantzia  802 bisitari (bisitari guztien %18a )
3.        Katalunia 541 bisitari (bisitari guztien %12a )
4.        Euskadi 285 bisitari (bisitari guztien %6a )  
5.        Estatu Batuak eta Kanada  156 bisitari (bisitari guztien %4a )

2012/05/02-an argitaratua