Semaforoak gorrian pasatzen dituzten ibilgailuak atzemateko sistema martxoak 15ean jarriko da martxan.

Bestalde, egun berdinean ere bi radar jarriko dira martxan; Bizkaia pasealekuan eta Jose Elosegi etorbidean jarritakoak.

 
Imagen 2
Joan den azaroan, bide segurtasuna indartzeko sistema berri bat jarri zen oinezkoen pasabideetan. FOTO-ROJO du izena, eta semaforoak gorrian pasatzen dituzten ibilgailuak atzematen ditu. Sistema berria hiriko bi tokitan jarri da, ikusi dugulako gidariek batez ere toki horietan oso maiz pasatzen dituztela semaforoak gorrian.

Lehenengoa, Jose Elosegi hiribideko 86an jarri zen. Han dagoen oinezkoen pasabidea La Asunción ikastetxera joateko erabiltzen dute oinezkoek. Bigarrena, Zumalakarregi hiribideko 3an, oinezkoen bi pasabideren ondoan. Han oinezko asko dabiltza eta pasabidea zeharkatzen dute, besteak beste, Ondarreta hondartzara joateko.

Zehapena larria da, eta 4 puntu galtzea eta 200 €-ko isuna dakartza berekin


Gero, beharrezko egokitzapen lanak egin dira martxan jartzeko, ustiapenaren ikuspuntutik. Lan horiek amaituta daude, eta ondo gelditu dira. Bada datorren ostegunetik aurrera, martxoak 15, martxan egongo da eta arauak betetzen ez dituzten gidariei zehapenak ezarriko zaizkie. Zehapena larria da, eta 4 puntu galtzea eta 200 €-ko isuna dakartza berekin.

Bestalde, ostegunean ere bi radar jarriko dira martxan; Bizkaia pasealekuan eta Jose Elosegi etorbidean jarritakoak. Une honetan beste sei radar daude martxan; Kontxako pasealekuan, Tolosa etorbidean, Doctor Begiristain kalean eta Intxaurrondoko zeharbideko hiru puntutan.
Erlazionatutako dokumentuak

2012/03/13-an argitaratua