Hika konpainiaren Aitarekin Bidaian X. Donostia Antzerki Sariaren irabazle

Antzerki lana martxoaren 27an eskainiko da Victoria Eugenian. Azkenean, izango dugu Donostian 2010eko Antzerkia eta Dantza Feria (DFeria).

Hika konpainiaren Aitarekin bidaian antzezlanak irabazi du Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak antolatzen duten X. Donostia Antzerki Saria.

Talde irabazleak 10.000 euro eta Juan Luis Goenagaren margolan bat jasoko ditu. 8.000 euro orain eskuratuko ditu eta gainerako 2.000 euroak jasotzeko, 2012. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki lan berri bat eskaini beharko du Donostian.

Sari emate ekitaldia Nazioarteko Antzerkiaren Egunean egin ohi da. Aurten martxoaren 27a, larunbata izanik, ohi baino beranduago hasiko da emanaldia, gaueko 21:00etan. Saria emango zaio Hika antzerki taldeari emanaldiaren hasieran eta ondoren antzerki lan saritua, Aitarekin Bidaian, ikusi ahal izango da -2009an Donostian euskaraz eskaini den antzerki lan onena- alegia.
 
Imagen 2

2010 urtea, trantsizio urtea izango da dFERIArentzat

Azkenean, izango dugu Donostian 2010eko Antzerkia eta Dantza Feria.

Sektoreko ordezkari ezberdinekin eginiko bileren ondoren, trantsizioko edizioa  egitea erabaki da, euskal produkzioari erabat eskainia (sektore honi laguntza emateko eta publikoari zein zaleei zor diogun errespetuagatik) baita hausnarketa prozesu baten abiatzea dFERIA 2011 izango dena finkatzeko, jaialdi honen etapa berri baten lehen edizioa.


2010/02/24-an argitaratua